Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Martxan dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2014/10/02
Gaur goizean aurkeztu da Bilbon udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; 37 bertsolarik parte hartuko dute Txapelketan.

Urriaren 12an Galdakaon hasiko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta abenduaren 20an amaituko da Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan.

Hiru fase edukiko ditu Txapelketak: bost kanporaketa, hiru finalaurre, eta finala.

Horietan 37 bertsolarik parte hartuko dute. 30 hasiko dira kanporaketetan, udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketetatik sailkatu direnak eta noizbait finalista izan direnek osatzen dute taldea. Beste zazpirak 2012ko finalistak dira, eta finalaurrekoetan ekingo diote Txapelketari.

Informazio guztia webgune honetan dago: parte hartzaileak, saioak, sailkatze faseak, edota sarrerak zelan erosi.

Txapelketa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen du, eta hamaika lagunek osatzen dituzte antolatzaile, epaile, gai-jartzaile edota boluntarioen taldeak. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie hemendik.

Gozatu udazkeneko bertso jaiaz!

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email