Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Imanol Uriak irabazi du Uribe Kostako azken kanporaketa

2014/05/17
Hirugarren kanporaketa jokatu dute, eta erabakita geratu dira maiatzaren 24an Algortan jokatuko den finalean kantatuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren.

Imanol Uriak irabazi du Uribe Kostako hirugarren eta azken kanporaketa. Arrate Illarok egin du bigarren.

Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da hirugarren kanporaketa, eta horrela geratu dira puntuazioak:

Imanol Uria Albizuri 192
Arrate Illaro Etxebarria 188
Itxaso Paya Ruiz 181
Maddalen Markaida Santamaria 156
Jagoba Pereda Txopitea 156
Pello Etxebarria Kerexeta 149

Hirugarren kanporaketagaz erabakita geratu da zeintzuk jokatuko duten maiatzaren 24an jokatuko den Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean. Algortako Fadura kiroldegian jokatuko da, 17:30etik aurrera. Bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Imanol Uria Albizuri
Arrate Illaro Etxebarria
Itxaso Paya Ruiz
Josu Landeta Egurrola
Peio Arondo Barandiaran
Joanes Igeregi Santa Maria

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email