Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Peio Ormazabal txapeldun Hego Uribeko lehenengo kanporaketan

2014/04/30
Zuzenean sailkatu da arrigorriagarra maiatzaren 3an Bilbon jokatuko den Hego Uribeko finalera; Arkaitz Zipitria geratu da bigarren.

Arrigorriagako 'Ez dot sinisten' kultur elkartean jokatu da Hego Uribeko Txapelketako lehenengo kanporaketa eta bertako Peio Ormazabalek irabazi du, 200 puntugaz.

Kanporaketa jokatu duten sei bertsolariak Andere Molinuevo, Arkaitz Zipitria, Iker Garitagoitia, Iker Uribarren, Jabi Martinez 'Guti' eta Peio Ormazabal izan dira.

Jende mordoa batu da sei bertsolarien beharrak entzutera, aretoa bete-bete egin da. Giro beroa piztu da bertsolari eta entzuleen artean.

Horrela geratu ziren puntuazioak:

Peio Ormazabal Villanueva 200 puntu
Arkaitz Zipitria Mendizabal 179 puntu
Jabi Martinez Gutierrez 'Guti' 155,5 puntu
Andere Molinuevo Martin 155,5 puntu
Iker Uribarren Berriozabal 144 puntu
Iker Garitagoitia Astigarraga (puntuatu barik)

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email