Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Arkaitz Goikoetxea

(Oiartzun, 1973) Oiartzunen jaioa da, eta Lekunberrin bizi da da egun. 14 urte arte Oiartzunen ikasia, tarte horretan musika ikasketak egina da (2-3 urtez) eta txistu ikasketak ere bai (2 urtez). Bertsotan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan hasi zen, 13 urtetan, Kontxi Begiristainekin. Bi urteren buruan utzi zuen. 22 urtetan hasi zen berriz, Karlos Aizpuruarekin. Bere biografian deus nabarmentzekotan, esango luke funtsezkoa dela amaren jatorria. Ondarrutarra da, eta hango euskalkia ezagutzeak, berenetik desberdina den hizkera bat, azken batean, euskararekiko ikuspegi berezia sortu du berarengan. Maitasuna, ttiki-ttikitatik. Euskal Filologian lizentziatua da, itzultzailea, eta bertso eskoletako irakaslea.