Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Karidadeko Bentak irabazi du Gipuzkoako Herriartekoa

2017/05/27

Azpeitian izan da Gipuzkoako Herriarteko finala Izarraitz pilotalekuan. Karidadeko Benta (Asteasu eta Zizurkil) taldeak irabazi du otsailean hasi zen bertso dema. 38 taldek eman zuten izena eta bi iritsi dira finalera: Karidadeko benta (Asteasu, Zizurkil) eta Am…ona! (Amasa-Villabona).

Am…ona! eta Karidadeko Benta aurrez aurre, larunbatean Azpetiko Izarraitz pilotalekuan

2017/05/23

Gipuzkoako Herriarteko finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira, Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Saioren ostean, festarekin jarraitzeko, Sanagustin kulturgunean herri afaria egingo da.

Am… ona! Herriarteko finalera sailkatu den bigarren taldea

2017/05/13

Gipuzkoako Herriarteko bigarren eta azken finalaurrekoa izan da Bergarako pilotalekuan 17:30ean hasita. Osinalde (Gabiria) eta Am…ona! (Amasa-Villabona) taldeak lehiatu dira bertan. Am…ona! taldeak irabazi du eta Karideko benta taldearekin batera abestuko du Azpeitian maiatzaren 27an izango den finalean.

Osinalde eta Am… ona aurrez aurre, larunbatean Bergaran

2017/05/09

Gipuzkoako Herriarteko azken finalaurrekoa izango da larunbatean, Bergarako pilotalekuan, 17:30ean hasita. Bertan erabakiko da Azpeitian maiatzaren 27an izango den bigarren taldea zein izango den.

Karidadeko benta sailkatu da Herriarteko finalera

2017/05/06

Gipuzkoako Herriarteko lehen finalaurrekoa izan da Alegiako frontoian 17:30ean hasita. Erniarraitz 1 (Azpeitia) eta Karidadeko benta (Asteasu, Zizurkil) taldeak lehiatu dira bertan. Karidadeko benta gailendu da saioan, beraz Azpeitian egingo den finalean abestuko dute.

Erniarraitz 1 eta Karidadeko Benta aurrez aurre, larunbatean Alegian

2017/05/02

Gipuzkoako Herriarteko lehen finalaurrekoa izango da larunbatean, Alegiako frontoian, 17:30ean hasita. Bertan erabakiko da Azpeitian maiatzaren 27an izango den lehen taldea zein izango den.

Gipuzkoako Herriarteko finalerdietarako eta finalerako sarrerak salgai daude

2017/04/11

Maiatzaren 6an eta 13an izango dira bi finalerdiak, finala berriz, maiatzaren 27an.

Gipuzkoako Herriartekoko finalerdiak erabakita geratu dira

2017/04/11

Azkoitian, Gabirian, Urretxun, Hondarribian, Abaltzisketan eta Oñatin jokatu dira bigarren faseko azken saioak, eta Erniarraitz 1, Karidadeko benta, Am...ona eta Osinalde taldeak pasa dira finalerdietara.

Sei saio izango dira aste honetan Herriartekoan

2017/04/06

Abaltzisketa, Azkoitia, Gabiria, Hondarribia, Oñati eta Urretxun jokatuko dira Herriarteko bigarren faseko azken saioak. Beraz, asteburu honetan erabakiko da zer taldek abestuko duten Alegian eta Bergaran egingo diren final aurrekoetan.

Maila bikaineko saioak bigarren faseko bigarren asteburuan

2017/04/05

Billabonan, Oreretan eta Ereñotzun ospatu dira bigarren asteburuko hiru saioak.

Ereñotzun, Errenterian eta Amasa-Villabonan izango da Herriartekoa

2017/03/31

Gaur izango da Ereñotzuko saioa Ur mia Elkartean, bihar Errenteriako Sindikato tabernan eta igandean Amasa-Villabonako Gaztetxean.

Abiatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren fasea

2017/03/29

Pasa den asteburuan jokatu ziren bigarren faseko hiru saio Zizurkilen, Orion eta Alegian.

Hamabi talde igaro dira Herriarteko bigarren itzulira

2017/03/20

Asteburu honetan izango dira lehen saioak. Ostiralean Karidadeko benta eta Ereñotzu ariko dira. Baita, Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu eta Si mimi sole ere. Larunbatean, berriz, 7 astoren gainean eta Erniarraitz 1 arituko dira kantuan.

Herriarteko lehen faseko azken saioetan ere giro bikaina

2017/03/15

Zaldibian, Azkoitian, Hernanin, Andoainen, Ataunen, Bergaran, Oñatin eta Urretxun jokatu dira Gipuzkoako Herriarteko lehen faseko azken saioak.

Andoain, Ataun, Azkoitia, Bergara, Hernani, Oñati, Zaldibia eta Zumarraga-Urretxun izango da

2017/03/09

Zortzi bertso saioarekin amaituko da Herriarteko lehen fasea eta hurrengo astean jakinaraziko da ze taldek jokatuko duten bigarren itzulia.

Jende ugari izan da Herriarteko saioetan

2017/03/08

Azpeitian, Hernanin, Oiartzunen, Irunen, Mutrikun eta Getarian izan da Herriartekoa pasa den asteburuan.

Azpeitia, Getaria, Hernani, Irun, Mutriku eta Oiartzunen izango da Herriartekoa

2017/03/02

Lau saio izango dira martxoaren 3an, ostiralarekin. Azpeitia, Hernani eta Irungoak bertso afariak izango dira. Oiartzungoa, berriz, bertso saioa. Martxoaren 4an, larunbatarekin, bertso saioa izango da Getarian eta bertso afaria Mutrikun.

Giro ederra izan da Gipuzkoako Herriartekoan

2017/03/01

Aian, Donostian, Gabirian, Itziarren, Oiartzunen eta Oreretan izan zen asteburuan Herriartekoa Giro bikaina izan zen sei saioetan eta jende ugari gerturatu zen bertsoez gozatzeko asmoz.

Aia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Itziar eta Oiartzunen izango da Herriartekoa

2017/02/23

Ostiralean, otsailaren 24an, izango dira bost saio: Martzelina eta Potoshop, Aia ta kitto eta Sol mimimi sol, Osinalde eta Añorga, Itziar eta Punttuka, Aitziaren gorraizia eta Erniarraitz 4. Larunbatean, otsailaren 25ean, berriz, izango da seigarrena: Xenpelar eta Astigarraga.

Paregabeko giroa Gipuzkoako Herriarteko bederatzi saioetan

2017/02/22

Añorga, Asteasu, Ereñotzu, Irun, Legazpi, Orio, Urretxu-Zumarraga, Villabonan eta Zarautzen izan ziren saioak pasa den asteburuan. Ikusle ugari gerturatu ziren bederatzi saioetara.

Bederatzi herritan bederatzi saio izango dira asteburuan Herriartekoan

2017/02/16

Añorga, Asteasu, Ereñotzu, Orio, Urretxu-Zumarraga eta Villabonan izango dira ostiraleko saioak. Larunbatean, berriz, Irun, Legazpi eta Zarautzen izango da Herriartekoa.

Ikusle ugari gerturatu da asteburuko Herriarteko sei saioetara

2017/02/15

Ostiralean Alegian, Azpeitian eta Zarautzen, larunbatean Oñatin eta igandean Anoetan eta Astigarragan jokatu ziren Herriarteko saioak.

Anoetan, Alegian, Astigarragan, Azpeitian, Oñatin eta Zarautzen izango da Herriartekoa asteburuan

2017/02/09

Ostiralean, otsailaren 10ean, Erniarraitz 1 eta Lexotik, 7 astoren gainean eta Aizkorpek eta Hitza ote hitza eta Osinaldek jokatuko dituzte saioak; larunbatean, berriz, Txinparta 1 eta Martzelinak. Igandean, asteburuko azken saioak jokatu dituzte Astigarragak eta Tulipanak eta 26+ eta Debagoieneko taldeek.

Giro ederra nagusi Herriartekoaren lehen asteburuan

2017/02/07

Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Gipuzkoako Herriarteko lehen hiru saioak Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen. Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu, Lasarte-Oriako bertso eskola eta Ran Rober Ran taldeak izan ziren garaile, hurrenez hurren.

Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen izango dira Herriarteko lehen saioak ostiralean

2017/02/02

Ran rober ran etaTxinparta, Lasarteko bertso eskola eta Aia ta kitto, Erniarraitz 3 eta Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu taldeek jokatuko dituzte lehen hiru saioak otsailaren 3an. Otsaileko lehen ostiralean Gipuzkoako taldekako bertsolari txapelketako lehen saioan jokatuko dira Azkoitiko Zurt tabernan, Lasarte-Oriako Arrieskalleta Elkartean eta Zarauzko Txiki polit tabernan.

38 taldek parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko txapelketan

2017/01/28

Hurrengo ostiralean hasiko dira lehen itzuliko 38 saiotako lehenak, Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen. Herriartekoa, maiatzaren 27an amaituko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.

Albiste gehiago