Gipuzkoa

Elkartea

Gipuzkoa, bertsolaritzaren kabi deitua izan den lurraldea, gorenean dago oraindik ere, bai bertsozale eta bertsolari kopuruari dagokionez eta baita saioei dagokienez ere.

Mugimendu horretan ezinbesteko pieza dira antolatzaileak, eta, alde horretatik, ohitura handia dago lurralde osoan jai eta ospakizunetan bertso saioak antolatzeko. Antolatzaileek erabat beren aldetik funtzionatu izan dute kasu askotan, baina baita bertsolariekiko lotura estuan ere beste zenbaitetan, eta horrek, antolatzaile talde zabala eta askotarikoa dagoela erakusteaz gain, saioetako eragileen arteko harreman naturala bultzatu du.

Baina bertsolaritza ez da plaza bakarrik; aurrera ere plazak izan daitezen eta plazetara nor joanik izan dadin, beharrezkoa da harrobi on bat ere, eta alde horretatik ere nahiko hornitua dago Gipuzkoa une honetan. Aurrera begira lan egitea geratzen da orain, gauzak daudenean ez, dauden baino hobeto egon daitezen etorkizunean.

Agenda

2017-02-02 Irun Jaialdia

Kabigorriko Bertso-gauak. Bertso-saioa

2017-02-11 Oiartzun Berezia

"Trabajadoriak" bertso trama

Agenda osoa

BDB gaur

1999-01-23 Zegama

Mikel Mendizabal

Joan zan urteko uztaila genun
oso garai nabarmena,
egunkari bat asaltatuaz
hankaz gora jarri dena.
Zazpi hilabete igaro dira
bainan bada jarraipena,
zazpi egun barru izango baita
geure kaleetan barrena.
Askatasunez etor dadila
indarrez itxi zutena! (bis)

Mayor Orejak zer egin zuen
orain nahi nuke gogora,
adierazpen askatasuna
bota baitzuen zulora.
EGIN lurpera joanagatik
GARA altxatu da gora,
denon laguntza izan du eta
guztiok gaude gustora;
datorren jaian Euskal Herria
libreago izango da. (bis)

Eizagirre Aiestaran, Joxe (1881-1949)

Hil 1948-01-23

Zuzenbide-ikasketak Oñatin zein Madrilen egin zituen. EAJren militantea izanik, alderdi barruan askotariko karguak bete zituen, besteak beste, diputatu aritu zen 1918an eta II. Errepublikaren leheneng...

Otamendi, Meltxor

Hil 1959-01-23

...

Zavala, Antonio

Jaio 1928-01-23

1928ko urtarrilaren 23an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa). 17 urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. 1964an, Euskaltzain oso izendatu zuten, eta 1999an, Hono...

Ludi bizitza abesti gozoz

Aldaki interesgarria Lazkaotxikik darabilena (tonu minorrean).