Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Gipuzkoa Bertsotan 2019

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dugu bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.

Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan barrena. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira Gipuzkoa Bertsotan jarriko dutenak.

84 bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean 7 saio jokatuko dira. Multzo bakoiteko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena  duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.