Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Entzule asko Gipuzkoa Bertsotaneko lehen asteburuan

2019/05/06
Joan den asteburuan jokatu dira Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen lau saioak eta entzule asko bildu da Asteasun, Idiazabalen, Anoetan eta Orion.

Larunbatean hasi zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea. Asteasun eta Idiazabalen giro onean jokatu ziren saioak. Asteasun, Maddi Labaka Mayozek egin zituen aurkezle lanak eta honakoa izan zen bertsolariek lortutako puntuazioa:

  1. Aitor Salegi Martija: 335,5
  2. Amaia Iturriotz Etxaniz: 324
  3. Eñaut Martikorena Lizaso: 318
  4. Aitor Tatiegi Loidi: 287,5
  5. Uxue Alkorta Iturbe: 277
  6. Maddi Aiestaran Iparragirre: 268,5

 

Larunbatean bertan, Idiazabalen, Iker Iriarte Iribarrek egin zituen aurkezle lanak eta honela gelditu zen sailkapena:

  1. Unai Muñoa Amondarain: 329
  2. Iker Ormazabal Ojeda: 325
  3. Egoitz Eizagirre Aduriz: 303,5
  4. Txomin Azpiroz De Pedro: 288
  5. Imanol Albizu Gurrutxaga: 268,5
  6. Iker Letamendia Barandiaran: 254,5

 

Igandean, beste bi saio jokatu ziren. Anoetan, Saroi Jauregi Aiestaranek gidatuta, honakoa izan zen puntuazioa:

  1. Beñat Jauregi Etxeberria: 305,5
  2. Odei Lopez Larrauri: 304,5
  3. Antton Fernandez Lasa: 302   
  4. German Urteaga Garmendia: 299,5
  5. Markel Eizagirre Beloki: 287
  6. Eder Iturralde Agirre: 262

 

Orion, ostera, Uxue Areizaga Aranberrik egin zituen aurkezle lanak. Honela gelditu zen sailkapena:

  1. Asier Azpiroz Iztueta: 329
  2. Oier Aizpurua Olaizola: 327
  3. Andoni Otamendi Arsuaga: 303,5
  4. Jokin Irastorza Zabalegi: 288,5
  5. Urko Egaña Calderon: 282
  6. Joseba Andoni Agirre Orbegozo: 255,5