Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zehaztuta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela eskuratu dutenen zerrenda

2019/05/27

Bergarako Seminarixoan eta Donostiako Larratxo Kultur Etxean jokatu ziren, larunbatean, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearen azken bi saioak. Dagoeneko, badakigu zein 34 bertsolarik eskuratu duten irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatzeko txartela.

Azken asteburuaren zain

2019/05/20

Joan den asteburuan, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu dira. Bertsozale ugarik jarraitu dituzte Zizurkilgo, Aretxabaletako, Errezilgo eta Legorretako saioak. Azken bi saioak baino ez dira gelditzen.

Ikusmin handia Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren asteburuan ere

2019/05/13

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu dira joan den asteburuan: Mutrikun, Berastegin, Altzon eta Lezon. Saio guztietara bertsozale ugari gerturatu da.

Entzule asko Gipuzkoa Bertsotaneko lehen asteburuan

2019/05/06

Joan den asteburuan jokatu dira Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen lau saioak eta entzule asko bildu da Asteasun, Idiazabalen, Anoetan eta Orion.

Larunbatean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea

2019/04/29

Asteburu honetan jokatuko dira datorren Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen faseko lehen lau saioak.

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

2019/04/09

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dugu bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.

Albiste gehiago