Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken asteburuaren zain

2019/05/20
Joan den asteburuan, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu dira. Bertsozale ugarik jarraitu dituzte Zizurkilgo, Aretxabaletako, Errezilgo eta Legorretako saioak. Azken bi saioak baino ez dira gelditzen.

Larunbatean izan ziren Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko hirugarren asteburuaren lehen bi saioak. Zizurkilen, Inaxio Usarralde Arakistain izan zen aurkezle, eta honela gelditu zen sailkapena:

  1. Maider Arregi Markuleta 338,5
  2. Jokin Bergara Eguren 324,5
  3. Mikel Iturriotz Etxaniz 298,5
  4. Oihana Arana Cardenal 290
  5. Joritz Bastarrika Albisu 281,5
  6. Itxaso Piquer Insausti 268

 

Aretxabaletan, Itziar Etxezarreta Arakistainen esanetara jardun ziren bertsolariak eta honako puntuazioa eskuratu zuten:

  1. Endika Igartzabal Murua 315,5
  2. Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo 308,5
  3. Manu Goiogana Bengoetxea 300,5
  4. Izarne Zelaia Arratibel 291
  5. Peru Aiartza Cajaraville 277
  6. Julene Iturbe Epelde 266,5

 

Igandean izan ziren beste bi hitzorduak. Errezilen, Iban Narbaiza Cevidadesek egin zituen gidari lanak eta ondorengoa izan zen emaitza.

  1. Jokin Uranga Isuskiza 333,5
  2. Andoni Mujika Izagirre 304,5
  3. Adur Gorostidi Urkia 296,5
  4. Imanol Irazustabarrena Garmendia 293,5
  5. Ion Beloki Arruti 283,5
  6. Gontzal Belategi Zubia 262,5

 

Azkenik, Legorretan, Eresti Oiarbide Murua aurkezle zela, honela gelditu zen sailkapena: 

  1. Manex Mujika Amunarriz 325,5
  2. Aitor Urbieta Aizpurua 311,5
  3. Imanol Lizarazu Illarramendi 302
  4. Ander Goikoetxea Arana 287
  5. Jon Otegi Odriozola 286
  6. Aimar Sorazu Roteta 286

 

Datorren asteburuko bi saioetan jakingo da zein 34 bertsolarik eskuratzen duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatzeko txartela.