Bazkideen datuak eguneratzen ari gara

Zurekin dugun eguneroko harremana sendotu nahi dugu, eta horretarako, zurekin kontaktuan jartzeko datuak eguneratu nahi ditugu.

Denbora da elkar ezagutzen dugula. Urteotan plazan ikusi dugu elkar, zure seme-alaba jasotzerakoan Bertso Udalekuetako azken egunean, edota ikastaroren batean beharbada. Topagune horietatik harago, zurekin dugun eguneroko harremana ere sendotu nahi dugu, eta horretarako, zurekin kontaktuan jartzeko datuak eguneratu nahi ditugu.

Duela zenbait astetatik hona, bazkideoi telefonoz deitzen ari garela jakinarazten dizugu: harremanetarako bideak eguneratu eta aurrerantzean gure oharrak, berripaperak, gonbidapenak eta bestelakoak iritsiko zaizkizuela ziurtatuko dugu horrela. Bazkidetza kuota kobratzeko datuak ere eguneratu nahi ditugu, hala badagokio. Gure jarduerari dagozkion eginkizunak betetzeko erabiliko ditugu datuok; www.bertsozale.eus atarian topatuko duzu datuen tratamendurako pribatutasun politika.

Oraindik deirik jaso ez baduzu eta datuok eguneratu nahi badituzu, sartu ondorengo formulariora eta bete eguneratzeko d(it)uzun datua(k): SAKATU HEMEN

Edozein zalantza izanez gero, idatzi bazkidetza@bertsozale.eus posta elektronikora edo deitu (+34) 943 69 41 29 telefono zenbakira, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era.

Mila esker!