Ekaina | aurkezpenak

BERTSOZALETASUNARI BURUZKO IKERKETA SOZIOLOGIKOAREN EMAITZEN AURKEZPENAK

2015-2018 urteen artean, Bertsozale Elkartearen eskariz, Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdi ikerlariek egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dira.

Aurkezpen berdina bost egun eta tokitan egin da, bazkideok egokien datorkigunera gerturatu ahal izateko. Ekainaren 14an, Iruñean; ekainaren 20an Amasa-Villabonan; ekainaren 21ean Durangon; ekainaren 27an Gasteizen eta ekainaren 28an Senperen izan ziren hitzorduak.

Interesgarria izan da ikertzaileek emaitzen inguruan egin duten analisia entzutea. Aurkezpenak ordubetekoak izan dira eta ondoren galderak egiteko eta gaiari buruz solasteko parada izan da.

Aurkezpenetan jasotako informazioarekin gogoetarako gai-zerrenda bat atera da, ondoren, irailean gauzatuko diren tailerretan lantzeko.

132 bazkidek hartu dugu parte aurkezpenetan.

2018-06-29 Amasa-Villabona Bertsozale Elkartearen gogoeta estrategikoa