Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urdulizen eta Durangon jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak

2023/05/02
Maiatzaren 4an jokatuko dira sailkapen faseko lehenengo saio biak, 18:30ean; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea eguenean hasiko da, maiatzaren 4an, Urdulizko eta Durangoko saioekin. Urdulizen kultur etxean izango da saioa; Durangon, ostera, Plateruena Kultur Aterpean. Biak hasiko dira 18:30ean.

Hemen, egueneko saioei buruzko informazioa:

Maiatzaren 4an, Urdulizen, kultur etxean, 18:30ean: 

Bertsolariak:
• Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
• Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
• Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
• Illart Gumuzio Larrazabal (Igorre)
• Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
• Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga)

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea (Berriatua), Graxi Arregi Leonardo (Markina-Xemein) eta Jurgi Fuentes Goikoetxea (Mungia). Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu (Lemoa) ariko da.

Maiatzaren 4an, Durangon, Plateruena Kultur Aterpean, 18:30ean:

Bertsolariak:
• Araitz Katarain Mugarza (Mallabia)
• Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
• Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa)
• Imanol Arrutia Azkueta (Zalla)
• Peru Irastortza Santxo (Getxo)
• Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea (Abadiño) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Beñat Romero Maguregi (Zornotza), Garazi Mendoza Agirre (Mungia) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.

Fase honetan zortzi saio jokatuko dira guztira, lau egunetan. Aipatutakoez gain, hona hemen hurrengo eguenetako saioak:
• Maiatzaren 11n, 18:30ean, Diman eta Muxikan
• Maiatzaren 18an, 18:30ean, Aulestin eta Sopelan
• Maiatzaren 25ean, 18:30ean, Busturian eta Zallan

Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, atal honetan topatuko dituzue.

Sarreren salmenta, martxan

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Sarrerarik geratuko balitz, saioak jokatuko diren egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 18:00etan. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.