Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Salgai daude Udabarria Bertsotaneko sarrerak

2023/04/19
www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke saio guztietarako sarrerak; aurrez agortzen ez badira, txarteldegia zabalduko da.

Maiatzaren 4an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, eta jadanik salgai daude saioetarako sarrerak.
Ohiko moduan, sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak ataria dago eskuragai. Fase honetako sarrerak 3 euro balio du, bazkideen sarrerak 2 euro eta 18 urtetik beherakoek dohainik izango dute sarrera (hala ere, aforo kontuengatik, webgunean hartu egin behar da gonbidapena).
Interneteko sarrerak agortzen ez badira, txarteldegia zabalduko da 18:00etan.
Saioei buruzko informazioa atal honetan topatuko duzue.