Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi dituzte bigarren eguneko saioak

2023/05/11
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko bigarren saioak Diman eta Muxikan; datorren eguenean jokatuko dira hurrengoak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste bi saio izan ditu gaur; Diman bata eta Muxikan bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Diman jokatu da, bertako eskolan. Saioko irabazlea Iñaki Iturriotz Zuluaga izan da, 182 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Iñaki Iturriotz Zuluaga…………………….. 182
  2. Aitor Arrutia Azkueta …………………….. 180.5
  3. Koldo Gezuraga Seijido………………….. 172.5
  4. Ander Sarriugarte Garcia ……………….. 167.5
  5. Iker Garitagoitia Astigarraga………….. 166
  6. Peio Lago Iturriaga ……………………. 129.5

Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.

 Iñaki Iturriotz Dimako saioko irabazlea

 

B multzoko saioa, Muxikan jokatu da, Ariatza auzoko Eskoletan. Saioan nagusi Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da, 195.5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Ibai Amillategi Omaetxebarria……….. 195.5
  2. Inazio Vidal Gurrutxaga…………....….. 184.5
  3. Maite Sarasola Isazelaia………………..180
  4. Peru Vidal Gurrutxaga ……………….... 177.5
  5. Naroa Torralba Rodriguez……............ 154.5
  6. Ana Picallo Perez…………………......... 141.5

 

Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero MaguregiGarazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusteko: Saioak — Udabarria Bertsotan 2023 (bertsozale.eus)

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 18an, Aulestin eta Sopelan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.