Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko azken saioak: Busturian eta Zallan

2023/05/23
Maiatzaren 25ean izango dira sailkapen faseko azken bi saioak, 18:30ean; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Eguenean, hilaren 25ean, amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen faseak lau hitzordu bikoitz izan ditu, maiatzeko eguenetan bina saio izan dira aldi berean. Eguen honetan ere horrela izango da; Busturiko Kultur Etxean eta Zallako El Longar Jauregiko Kaperan. Bi saio horien ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.


Hemen, egueneko saioei buruzko informazioa:


Maiatzaren 25ean, Busturian, kultur etxean, 18:30ean:

Bertsolariak:

Asier Alcedo Cano
Eneko Aldana Carrasco
Irune Basagoiti Agirre
Izaro Bilbao Arostegi
Janire Arrizabalaga Munduate
Nagore Beitia Telletxea

Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.

 

Maiatzaren 25ean, Zallan, El Longar Jauregiko Kaperan, 18:30ean:

Bertsolariak:

Ander Aldazabal Olabarri
Bittor Altube Sarrionaindia
Enare Muniategi Etxabe
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Iruri Altzerreka Martinez
Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.