Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Diman eta Muxikan jokatuko dira maiatzaren 11ko saioak

2023/05/09
Dimako Eskolan eta Ariatzako Eskoletan izango dira saioak; arratsaldeko 18:30etik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Udabarrian Bertsotanek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, bigarren hitzordua du eguenean, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan; Dimako saioa herriko eskolan izango da, eta Muxikakoa Ariatza auzoko eskoletan. Lehengo astean hasi zen  sailkapen fasea, Urdulizen eta Durangon jokatutako saioekin; Aissa Intxausti izan zen garaile lehenengoan, eta Unai Mendiburu bigarrenean. 

Eguenean, bertsolari hauek kantatuko dute Diman:

Dimako saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.

Muxikan, ostera, bertsolari hauek arituko dira: 

Gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga egongo da. Epaimahaikideak hauexek izango dira: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.

Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.

Dima eta Muxikako saioak