Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aulestin eta Sopelan izango dira Udabarria Bertsotaneko hurrengo saioak, eguenean

2023/05/16
Maiatzaren 18an jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko hirugarren saioak, Aulestiko aretoan eta Sopelako Kurtzio kultur etxean; biak 18:30ean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Aulestin eta Sopelan izango du hirugarren zita Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, Udabarria Bertsotanek. Aulestiko herriko aretoan eta Sopelako Kurtzio kultur etxean izango dira saioak. Biak 18:30ean hasiko dira. 

Hemen, egueneko saioei buruzko informazioa:

Maiatzaren 18an, Aulestin, herriko aretoan, 18:30ean:
Bertsolariak:

Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.

Maiatzaren 18an, Sopelan, Kurtzio kultur etxean, 18:30ean:
Bertsolariak:

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Egueneko saioak Udabarrian Bertsotaneko azken aurrekoak izango dira; datorren eguenean, maiatzaren 25ean, jokatuko dira azken bi saioak, Busturian eta Zallan

Sarreren salmenta, martxan

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Saioen egunean ere erosi ahalko dira sarrerak, aretoetako txarteldegietan; 18:00etan zabalduko dira. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.