Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aissa Intxausti eta Unai Mendiburu irabazle lehenengo eguneko saioetan

2023/05/04
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak Urdulizen eta Durangon; gaur zortzi jokatuko dira hurrengoak.

Gaur hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasea: Udabarria Bertsotan. Saio bi jokatu dira gaurkoan, Urdulizen bata, Durangon bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Urdulizen jokatu da, Kultur Etxean. Saioko irabazlea Aissa Intxausti Aburruza izan da, 203,5 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Aissa Intxausti Aburruza.......203,5
  2. Beñat Bilbao Landa................178
  3. Igor Galarza Intxausti.............176
  4. Jone Larrinaga Dañobeitia.....170,5
  5. Maider Altuna Urbina..............142,5
  6. Illart Gamuzio Larrazabal........141

 

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.

 

 

B multzoko saioa, Durangon jokatu da, Plateruena Kultur Aterpean. Saioan nagusi Unai Mendiburu Valor izan da, 194,5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Unai Mendiburu Valor...............194,5
  2. Araitz Katarain Mugarza..........183
  3. Peru Irastortza Santxo……………176
  4. Arkaitz Zipitria Mendizabal……175,5
  5. Imanol Arrutia Azkueta……………160
  6. Bikain Urkiri Etxebarria...............145,5

 

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea izan da.

Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusteko: Saioak — Udabarria Bertsotan 2023 (bertsozale.eus)

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 11n,  Diman eta Muxikan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.