Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Saio bi jokatu ziren barikuan; Taket eta Far West taldeek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea

2024/04/15
Giro bikainean jokatu ziren barikuan Zallako eta Bilboko saioak. Lehenengoan Far West taldeak eta bigarrenean Taket taldeak lortu zuten maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.

Bilboko saioan Gaztetu ala hil eta Taket taldeak batu ziren. Lehenengo saioa Kalderapekon egin zuten eta Errondabiden bigarrena. Tartean, gainera, parte hartzaile denak (bertsolari, epaile, gai-jartzaile…) aritu ziren puntuka bertsotan. Lagun arteko giro goxo eta atseginean jardun zuten talde biek, beraz, umore ona ardatz hartuta.

Barikuko beste saioa Zallan izan zen Estropozu eta Far West taldeen artean. Eskualdeko taldeak, Far West taldeak, lortu zuen finalaurrekorako txartela, saio puntuagarri biren ostean. Hirugarren geldialdian, epailetzarik barik, bertsotan jarraitu zuten taldeek, taldeko kide denen parte hartzearekin kasu honetan ere, hau da, epaile eta aurkezle lanetan ibili zirenek ere egin zuten bertsotan.  

2024-04-12 Zalla

Hurrengo saioa, eguztenean bertan izango da Algortan. Gonbidatuta zaudete.