Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Erabakita geratu dira maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoak

2024/05/08
Taldekakoaren lehenengo fasea amaitu da, eta erabakita geratu da zeintzuk izango diren maiatzaren 25ean, Arrigorriagan, jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko duten taldeak. Finalaurreko bakoitzeko irabazleak finalean kantatuko du.

Amaitu da kanporaketa fasea eta aurrera doa Taldekakoa 2024. Martxoaren 15a eta maiatzaren 3a bitartean zortzi kanporaketa jokatu dira, eta kanporaketa bakoitzeko talde irabazleak finalaurrekoetan kantatzeko aukera irabazi du, horrez gain, finalaurrekoetan parte hartuko duen bederatzigarren taldea zozketaz erabaki da, aurreikusita zegoen moduan.

Egun handia Arrigorriagan izango da maiatzaren 25ean. Arratsaldean zehar hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakoitzeko irabazlea gauean jokatuko den finalera sailkatuko da. 

Ondorengoak izango dira saioak:

  • Finalaurreko bakoitzeko talde irabazleek hartuko dute parte

Arrigorriagakoa, dena dela, egun osoko jaia izango da. Goizean Bizkaiko eskolarteko finalak jokatuko baitira.

10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako eskolan. Bertan, 200 ume eta gaztetxo inguru batuko dira, eta adinaren arabera, 6 mailatan lehiatuko dira. Ostean, 11:30ean bat-bateko txapelketaren finala izango da.

Bazkari txartelak, 12€-ren truke, bertsosarrerak.eus atarian.

Eguerdian, eskolartekoa eta taldekakoa batuz, bazkaria egingo da, 14:30ean, paella erraldoia egingo da eskolako patioan bertan.

Taldekako saio batetik besterako tarteak alaitzeko, gainera, Ein GO taldea izango dugu lagun.