Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zornotzako Bertso Oskola taldeak lortu du final egunera sailkatzea

2022/04/11
Apirilaren 9an, Zornotzan, jokatutako saioan, etxeko taldeak lortu du Taldekakoan aurrera egitea.

Taldekakoaren bigarren kanporaketa jokatu zen zapatuan Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean zehar, Basordako piratak, Leioatik Leioara eta Zornotzako Bertso Oskola taldeen artean.

2022-04-09 Zornotza

Giro ederra sortu zuten taldeek Zornotzan, eta Zornotzako Bertso Oskola taldek lortu zuen aurrera egitea. Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 28an izango dira Larrabetzun.

Hurrengo saioak apirilaren 29an eta 30ean izango dira.