Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabat Galletebeitia Abaroa

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Berriz

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia
Xabat eta Aitor 70 urte bueltako lagunak zarie. Txikitan seminario berean ikasitakoak. Zuen arteko elkarrizketa batean alkarreri aitortu deutsazue abusuak jaso zenduezela. Xabat, Aitorrek esan deutsu gertatutakoa publiko egin beharko zeunkiela.
Xabat Galletebeitia, Iruri Altzerreka 8ko txikia
Iruri eta Xabat bikotea zarie. Xabat, udal hauteskundeetan alkatetzara aurkeztea erabagi zendun. Gaur izan dira hauteskundeak. Amaitu da botoen kontaketa eta bakarra jaso dozu.
Koldo Gezuraga, Xabat Galletebeitia 10eko txikia
Koldo, Xabat zure bikotekide ohiaren gurasoa da. Aspaldi ez dozue koinziditu, baina gaur kaletik zoaziela topo egin dozue.
Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak
1- Zer esango zeunkio zure amamari? 2. Belaunaldi artean bada arrakala
Xabat Galletebeitia Ganbarako lana
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.
Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra

Bilbo

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti 8ko nagusia
Aissa gurasoa zara eta Xabat 16 urteko semea. Aissa, Xabatek zure gaztetako euskal pegatinen bilduma topatu dau, eta esan deutsu gehiago jakin gurako leukela orduko garaiaz, etxean ez dozuelako honi buruz berba egiten.
Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia 8ko txikia
Xabat eta Onintza kuadrilla berekoak zarie. Xabat, Onintzak urtero loteria dezimo bi erosi izan dauz erdibana jokatzeko. Aurten, Onintza dezimoakaz etorri zanean, estatuari dirua emotea dala eta ez zendun dirurik jokatu gura izan. Tokatu egin da.
Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak
1- Telebistaz bestalde ikusle ugari 2- Guri begira dagoz mantapean bero
Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal 10eko txikia
Xabat, euskalgintzako elkarte baten egiten dozu lan. Gaur jakin dozu Nerea, elkartean lankide izandakoa, zure umearen irakaslea dala. Ikastetxe atarian egin dozue topo.
Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda
Xabat, nerabea zara. Zure zaletasunengatik “frikia” zarela esan izan deutsue ikaskideek. Gero eta gitxiago inporta jatzu besteek diñoena.
Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram