Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Bartra Arenas

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Igorre

Oihana Bartra Hasierako agurra
Janire Arrizabalaga, Oihana Bartra 8ko nagusia
Janire eta Oihana, bikotea zarie. 20 urte bete dira aurten batera ibilten hasi zinienetik. Janire, zuk ospakizun berezi bat egin nahiko zeunke zuen ingurukoekaz. Oihanak ez dau horren beharrik ikusten.
Oihana Bartra, Aissa Intxausti 8ko txikia
Oihana eta Aissa, lankideak zarie. Oihana, azken aldian aldagelako armairutik mimoz prestatutako ogitartekoa desagertzen jatzu. Gaur zelatan geratu zara, eta Aissa harrapau dozu zure armairuko ate aurrean.
Oihana Bartra Puntuari erantzunak

1- Etxera heldu eta lasaitzerakoan… 2- Milaka gauza doguz beti egiteko

Oihana Bartra, Asier Galarza 10eko txikia

Oihana eta Asier, alzheimerra diagnostikau barri deutsue. Jakin dozue enpresa farmazeutiko bat boluntarioak eskatzen dabilela gaitzaren garapena geldotu leiken sendagai bat probetako.

Oihana Bartra Ganbarako lana
Kokoteraino zagoz azken asteotan jasandako jazarpenagaitik. Zure sare sozial guztiak ixtea erabagi dozu.
Oihana Bartra Bukaerako agurra

Lemoa

Oihana Bartra Hasierako agurra
Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Oihana alaba eta Nerea gurasoa zarie. Greba feminista prestatzeko batzordetik bueltan zatozie. Oihana, Nereak esan deutsu zaintzaren gaiaz hainbeste hausnartu ostean, arduratuta dagoala etorkizunean ez daualako gertukoentzat zama izan gura
Josune Aramendi, Oihana Bartra 8ko txikia
Josune taberna bateko zerbitzaria eta Oihana azken bezeroa zarie. Josune, ordubete da Oihana tabernan bakarrik dagoala eta dena batu eta garbitu dozun arren, ez dau emoten joateko prisarik daukonik. Ointxe eskatu deutsu “espuela” atarateko.
Aissa Intxausti, Oihana Bartra 10eko txikia
Aissa euskal preso politikoa eta Oihana bere laguna zarie. Aissa, hiru hilabete geratzen dira zure zigorra amaitu eta kalera urteteko. Oihana laguna etorri jatzu gaur bisitan eta zure arduren ganean berbetan hasi zarie
Oihana Bartra Puntuari erantzunak
1- Zer izan gura zendun nagusiagotan? 2- Umetako ametsak orain ikusita…
Oihana Bartra Ganbarako lana
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara.
Oihana Bartra Bukaerako agurra

Bilbo

Oihana Bartra Hasierako agurra
Oihana Bartra, Jone Uria 8ko nagusia
Ahiztak zarie: Oihana nagusia eta Jone gaztea. Oihana, Jonek jakinarazi deutsu bat-bateko mezularitza aplikazino bateko talde baten sartu dabela eta pornografia irudi ugari partekatzen dala bertan.
Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Bartra 8ko txikia
Aitor eta Oihana lagunak zarie. Aitor, Oihana atzerrian bizi da eta gabonak pasetan etorri da herrira. Gabon gabeko poteoan urten dozue eta ordu bian trago bakarra hartu dozue, Oihana danakaz berbetan geratzen dalako
Oihana Bartra Puntuari erantzunak
1- Modan dago adimen artifiziala 2- Teknologian baina non ete dau muga?
Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga 10eko txikia
Oihana, argazkilaria zara. Batez be, Euskal Herriko naturaren inguruko lanak egiten dozuz. Gorka baserritarrarengana jo zendun Abiadura Handiko Trenaren obrak hasi aurretik bertan erreportaje bat egiteko. Orain bueltatu egin zara.
Oihana Bartra Bakarka, gaia emanda
Oihana, duela hilabete lo egiteko pastilak hartzen hasi zinen. Itxi egin gurako zeunkez, baina ez dozu erraz ikusten.
Oihana Bartra Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram