Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Berriz

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia
Xabat eta Aitor 70 urte bueltako lagunak zarie. Txikitan seminario berean ikasitakoak. Zuen arteko elkarrizketa batean alkarreri aitortu deutsazue abusuak jaso zenduezela. Xabat, Aitorrek esan deutsu gertatutakoa publiko egin beharko zeunkiela.
Aitor Etxebarriazarraga, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia
Aitor obra langilea zara. Abarkasen eraikinean konponketa batzuk egiten zabizie eta andamiotik gora zoazen bakotxean, Abarkasek kopa bat ardo eskaintzen deutsu. Gaur be, gauza bera egin dau andamiotik gora bere leiho ondotik pasau zarenean.
Iruri Altzerreka, Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia

Iruri bertsolaria eta Aitor euskara elkarteko kidea zarie. Iruri, azken urteotan moduan, Aitorrek eskatu deutsu euskararen eguneko ekitaldian bertso pare bat botateko.

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak
1- Zer esango zeunkio zure amamari? 2. Belaunaldi artean bada arrakala
Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.
Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

Bilbo

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia
Gorka eta Aitor lagunak zarie. Mendira buelta bat emoten joan zarie Nabarniz ingurura. Pablo Gonzalez kazetariaren askatasuna eskatzen daben pintadak ikusi dozuez hormetan eta errepideetan. Gorka, Aitorrek esan deutsu pentsetan ebala aske egoala, aspaldian ez daualako horren inguruan ezer entzun.
Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Bartra 8ko txikia
Aitor eta Oihana lagunak zarie. Aitor, Oihana atzerrian bizi da eta gabonak pasetan etorri da herrira. Gabon gabeko poteoan urten dozue eta ordu bian trago bakarra hartu dozue, Oihana danakaz berbetan geratzen dalako
Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak
1- Zer entzun gura zeunke albistegietan? 2- Aitor zu, izan zeinke biharko portada
Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia
Jone, urte batzuk dira zure umea hil zala minbiziaren eraginez. Urte hauetan guztietan minbizia ikertzeko baliabide gehiago eskatzeko boluntario ibili zara elkarte batean. Ekimen bat antolatu dozue gaur eta Aitor, zure umearekin egon zan erizaina, ikusi dozu. Beragana hurreratu zara.
Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda
Aitor, mobilean espazio falta dozu eta garbiketa egiten hasi zara. Azken urteotako argazkiak ikusten zagoz.
Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram