Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aissa Intxausti Aburruza

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Igorre

Aissa Intxausti Hasierako agurra
Aissa Intxausti, Eneko Aldana 8ko nagusia
Aissa eta Eneko, erizainak zarie. Osakidetzan egiten dozue lan. Aissa zuen lan baldintza eskasak dirala-eta, osasungintza publikoa itxi eta pribatura joatea pentsetan zabiz. Enekok publikoan jarraitzeko asmoa dauko.
Oihana Bartra, Aissa Intxausti 8ko txikia
Oihana eta Aissa, lankideak zarie. Oihana, azken aldian aldagelako armairutik mimoz prestatutako ogitartekoa desagertzen jatzu. Gaur zelatan geratu zara, eta Aissa harrapau dozu zure armairuko ate aurrean.
Aissa Intxausti Puntuari erantzunak

1- Nafarroak be orain dauko txapelketa 2- Txapelketa sarritan da buruko mina

Janire Arrizabalaga, Aissa Intxausti 10eko txikia
Janire eta Aissa herritarrak zarie. Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko manifestazinoan egon zarie gaur arratsaldean. Zuen herrira bueltatzean, ikusi dozue udaletxeko balkoian Ukrainako bandera dagoala.
Aissa Intxausti Ganbarako lana

Kokoteraino zagoz azken asteotan jasandako jazarpenagaitik. Zure sare sozial guztiak ixtea erabagi dozu.

Aissa Intxausti Bukaerako agurra

Lemoa

Aissa Intxausti Hasierako agurra
Aissa Intxausti, Josune Aramendi 8ko nagusia
Aissa eta Josune ahizpak zarie. Aissa, egun guztian zabiz alde batetik bestera. Beharretik urten eta militantzian emoten dozu arratsalde osoa. Josunek esan deutsu ez zaituela ondo ikusten eta apur bat lasaiago hartu beharko zeunkela
Onintza Enbeita, Aissa Intxausti 8ko txikia
Onintza, Bizkaiko Txapelketako ganbarako zaintzailea zara eta Aissa bertsolaria. Saioko beste bertsolari danek kantau dabe dagoeneko eta biok bakarrik geratu zarie ganbaran. Onintza, Aissak esan deutsu ez dauala kantetan urtengo.
Aissa Intxausti, Oihana Bartra 10eko txikia
Aissa euskal preso politikoa eta Oihana bere laguna zarie. Aissa, hiru hilabete geratzen dira zure zigorra amaitu eta kalera urteteko. Oihana laguna etorri jatzu gaur bisitan eta zure arduren ganean berbetan hasi zarie
Aissa Intxausti Puntuari erantzunak
1- Zer izan gura zendun nagusiagotan? 2- Umetako ametsak orain ikusita…
Aissa Intxausti Ganbarako lana
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara.
Aissa Intxausti Bukaerako agurra

Bilbo

Aissa Intxausti Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti 8ko nagusia
Aissa gurasoa zara eta Xabat 16 urteko semea. Aissa, Xabatek zure gaztetako euskal pegatinen bilduma topatu dau, eta esan deutsu gehiago jakin gurako leukela orduko garaiaz, etxean ez dozuelako honi buruz berba egiten.
Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti 8ko txikia
Nerea, aktorea zara. Gaur, antzezlana amaitutakoan kamerinora Aissa zure fana etorri jatzu autografo eske. Zure orrazkera bardina eta antzeko arropak daroazala konturatu zara.
Aissa Intxausti Puntuari erantzunak
1- Hauteskunde usaina dogu inguruan 2- Aissa, zu politikan sartuko zinake?
Onintza Enbeita, Aissa Intxausti 10eko txikia
Aissa, adineko pertsona zara eta egoitza batean bizi zara. Gaur Onintza gaztea etorri da egoitzara, ikasketak amaituta praktikak hasiko dauz berton. Poz pozik hasi dau eguna.
Aissa Intxausti Bakarka, gaia emanda
Aissa, euskaraz egin zenduazan ikasketak. 20 urte pasatu dira institutu garaia amaitu zenduenetik. Bazkaria antolatu dozue eta zure ikaskideak izandako gehienak ez dira gai izan zugaz euskaraz berba egiteko.
Aissa Intxausti Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram