Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

2018/11/29
Hezitzaileak egongo dira gune batean eta umeek han egoteko aukera izango dute bertso saioak irauten duen bitartean.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak umeen gunea ipiniko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren egunean, Bilbao Arenan. Bertso saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik eta hezitzaileak egongo dira bertan. Umeek zein gurasoek edukiko dute han egoteko aukera. Zerbitzua doakoa izango da.

Hemen, oharrak:

  • 6 urtetik aurrerako umeek finalerako sarrera erosi beharko dute.
  • 3 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta egon beharko dira gunean.
  • Umeek gura badute, tarteka saiora joan ahalko dira euren guraso edo arduradunek lagunduta.
  • Umea gustura ez badago guraso edo arduradunei deituko zaie bila joateko; beraz, kontaktua utzi beharko zaie hezitzaileei.

 

Izena emateko bideak

Umeen gunean parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatzen da. Aurretiaz izena ematen duten ume guztiek izango dute aukera gunean egoteko. Egunean bertan izenik eman barik etorritakoak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik.

Izena emateko deitu 688 74 13 98 telefonora edo idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera. Informazio gehiago gura izanez gero ere, deitu edo idatzi.

                Twitter Facebook Instagram YouTube