Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Bartrak irabazi du azken aurreko kanporaketa

2023/10/29
Igorreko Lasarte aretoan izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da bilbotarra.

Igorreko Lasarte aretoa bertsozalez goraino egon da, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Asier Galarza Garai
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Janire Arrizabalaga Munduate
  • Jone Larrinaga Dañobeitia
  • Oihana Bartra Arenas

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenas izan da puntu gehien batu dituena: 477.5 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Oihana Bartra Arenas --------------------- 477.5
  • Aissa Intxausti Aburruza---------------- 455.5
  • Asier Galarza Garai ----------------------- 447.5
  • Jone Larrinaga Dañobeitia----------—437.5
  • Janire Arrizabalaga Munduate--—-437.5
  • Eneko Aldana Carrasco ---------------- 410

                Twitter Facebook Instagram