Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa

2023/10/01
Mungiako Olalde aretoan jokatu da kanporaketa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Gaur zortzi jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon.

Gaur hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan.

Gaurko saioko sei protagonistak hauek izan dira

  • Araitz Katarain Mugarza
  • Izaro Bilbao Arostegi
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Peru Vidal Gurrutxaga
  • Txaber Altube Sarrionandia

 

Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan da garaile, 476.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Mikel Goiriena Larrazabal----------- 476.5
  • Txaber Altube Sarrionandia------- 461.5
  • Araitz Katarain Mugarza------------ 446
  • Peru Vidal Gurrutxaga---------------- 439
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria- 427.5
  • Izaro Bilbao Arostegi------------------ 383

Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

                Twitter Facebook Instagram