Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaiko bertso eskoletako kideei txapelketako oparia eta sarrerak banatu dizkiegu

2023/11/03
Bertso eskolek bertso plazei ematen dioten hauspoaz jakitun, Bizkaiko Bertsozale Elkartetik txapelketako poltsa eta botila oparitu dizkiegu, baita beren eskualdean jokatutako saiorako gonbidapena.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutako hitzarmen bat tarteko, Bizkaiko bertso eskoletako kideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako oparia eta saioetarako gonbidapena jaso dituzte. Txapelketako oroigarri hori Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso eskoletako beharari egindako aitorpena eta eskertzaren sinbolo da.

Izan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa martxan da, ehundaka lagunen ahaleginari esker. Txapelketarik ez litzateke posible beraien lanik barik, ezta gainontzeko plazarik barik ere. Plaza horiek elikatzen, ezinbesteko beharra egiten dute, besteak beste, bertso eskolek. 

Jaso dituzten botilak txapelketan aritu diren bertsolariek jaso dituztenen berdinak dira. Dena dela, finalaurrekoetan salgai egongo dira poltsak zein botilak, nahi duenak eskuratzeko modura.

                Twitter Facebook Instagram