Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bilbon eta Derion jokatuko dira Udabarriko Faseko lehenengo saioak

2018/04/10
Bilboko BBK Salan jokatuko da Udabarriko Faseko lehenengo saioa zapatuan, eta Derioko Gurea Aretoan bigarrena, domekan; saio biak izango dira 17:30ean.

Udabarriko Faseagaz hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 13 sailkapen saio jokatuko dira apirilean eta maiatzean, eta lehenengo saio biak asteburuan izango dira.

Apirilaren 14an, zapatua, Bilbon jokatuko da saioa. BBK Salan izango da, 17:30etik aurrera. Bertsolariak, hurrengoak:

Maddalen Ruesgasek eta Peru Astigarragak lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez ‘Atano' ariko da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Domekan, bigarren saioa

Apirilaren 15ean jokatuko da bigarren sailkapen saioa. Derion izango da, Gurea aretoan, 17:30etik aurrera.

Bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Enare Muniategik lehenengoz parte hartuko du Txapelketan.


Saioan gaiak ematen Xabier Sainz de la Maza Bilbao ariko da. Epaimahaian Joseba Santxo Uriarte, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Saiorako bietarako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

    Instagram E-mail