Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Lemoan

2023/11/21
Lemoako udal kiroldegian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa; eta orduan osatuko da finalisten zerrenda. Lemoako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko: zuzenean ere emango dute bertsoa.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da azken finalaurrekora. Zapatu honetan, azaroaren 25ean, finalaren aurreko azkenengo zita izango dute Bizkaiko bertsozaleek, Lemoako udal kiroldegian. Saiorako sarrera guztiak agortuta daude, atzotik. Hala ere, bertsoa.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Saioa bukatzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu.

Bertan, seikote hau ariko da bertsotan:

 

Idoia Anzorandia Kareaga izango da gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi BasterretxeaJoseba Santxo UriarteJurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria GazteluMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

 

 

                Twitter Facebook Instagram