Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abadiño

Puntuazio taula

8H 8tx punt-eran bakarka Guztira
Arkaitz Zipitria 45.00 52.50 30.50 37.00 165.00
Mikel Aiartzaguena 49.00 49.00 26.50 31.00 155.50
Eneko Arrate 50.00 42.50 29.50 30.00 152.00
Ibon Larrazabal 'Larra' 45.00 43.00 28.50 33.50 150.00
Gurutz Uruburu 43.00 39.50 33.50 32.00 148.00
Asier Urkiza 43.00 46.50 27.50 20.00 137.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Asier Urkiza , Ibon Larrazabal 'Larra' 8ko nagusia

Herri bereko herritar bi zarie. Zuen herrian egingo dan ekitaldi bat dala eta, prezioek gora egin dabe.

Gurutz Uruburu , Eneko Arrate 8ko nagusia

Bikotea zarie. Denporatxoa da zuen auzokoen etxetik oihuak besterik entzuten ez dozuezela. Arduratzen hasi zarie.

Arkaitz Zipitria , Mikel Aiartzaguena 8ko nagusia

Zuen alabak gaixotasun larri bat dauka eta tratamendua oso garestia da. Dirua batzeko kanpaina martxan jarri gura dozue

Ibon Larrazabal 'Larra' , Gurutz Uruburu 8ko txikia

Aktoreak zarie. Ibon, zuk Gurutzen eszena arriskutsuak egiten dozuz baina Gurutzek lortzen dau ospea. Oin be eszena bat grabetan zagozie.

Mikel Aiartzaguena , Asier Urkiza 8ko txikia

Mikel, udaleko arkitekto barria zara. Zu, Asier, aurretik egondako arkitektoa. Mikel, Asier egunero joaten da udaletxera zuk egindako proiektu danei erreklamazinoa jartera.

Eneko Arrate , Arkaitz Zipitria 8ko txikia

Lagun bi zarie. Gaur dozue denboraldi honetako lehenengo hondartza eguna. Eneko, Arkaitzi hamaika biderrez esan arren eguzkitako krema emateko ez dotsu kasurik egin eta erre egin da.

Asier Urkiza Puntuari erantzunak

1. Goizean esnatzea / ez da lan erreza 2. Kafea behar dabe / askok esnatzeko

Ibon Larrazabal 'Larra' Puntuari erantzunak

1. Gitxi kontsumitzen da / hemengo kultura 2. Noz irakurri dozu / azken liburua?

Gurutz Uruburu Puntuari erantzunak

1. Gaur da azken saioa / udabarrikoa 2. Danak zuri begira / dagoz adi-adi

Eneko Arrate Puntuari erantzunak

1. Hasarre bizitzea / sanoa ete da? 2. Sekreturik balego / pozik biziteko

Arkaitz Zipitria Puntuari erantzunak

1. Interneten mundua / daukagu eskura 2. Baina ez dogu zaintzen / pribatutasuna

Mikel Aiartzaguena Puntuari erantzunak

1. Euskara sustatzea / beharrezkoa da 2. Horretarako sortu / da Euskaraldia

Asier Urkiza Bakarka, gaia emanda

Zure bikoteak atxakiak baino ez dauz jarten zugaz ez geratzeko. Gaur be hitzordua ipini dozue baina konpromiso bat daukola esan dautsu azkenengo momentuan.

Ibon Larrazabal 'Larra' Bakarka, gaia emanda

Fundizino bateko langilea zara. Azken aldian istripu asko izan dira, bi larriak. Etorkizunaren ganean hausnartzen hasi zara.

Gurutz Uruburu Bakarka, gaia emanda

Suhilzailea zara. Etxegabetze baten parte hartzeko eskatu dautsue baina ezetz esan dozu. Arrazoi eske jatortzu nagusia.

Eneko Arrate Bakarka, gaia emanda

Txirrindulari ohia zara. Gaur pasau da Emakumeen bira zure herritik. Neska gazteak lehiatzen ikusteak poza sortu deutsu.

Arkaitz Zipitria Bakarka, gaia emanda

“Gure Esku Dago”k datorren ekainaren 10erako antolatu dauen giza katera joatea proposatu dautsazue laguneri. Gehienak zertarako joango diren galdetu dautsue.

Mikel Aiartzaguena Bakarka, gaia emanda

Asteburu pasa joateko plana egin dozu lagunekaz. Oporleku edo helmugara heldu zarenean mugikorra etxean ahaztu dozula konturatu zara.

Albisteak

Arkaitz Zipitriak batu du puntu gehien Udabarriko Faseko azken saioan

Arkaitz Zipitriak batu du puntu gehien Udabarriko Faseko azken saioan

2018/05/26

Abadiñon jokatu da gaurko saioa eta bertan erabaki da zeintzuk izango diren udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolariak.

Arkaitz Zipitriak batu du puntu gehien Udabarriko Faseko azken saioan - Gehiago irakurri

Abadiñon erabakiko da zeintzuk kantatuko duten Udazkeneko Fasean

Abadiñon erabakiko da zeintzuk kantatuko duten Udazkeneko Fasean

2018/05/22

Maiatzaren 26an jokatuko da Udabarriko Faseko hamairugarren eta azken sailkapen saioa Abadiñon; bertan erabakiko da zeintzuk izango diren Udazkeneko Fasean kantatuko duten bertsolariak.

Abadiñon erabakiko da zeintzuk kantatuko duten Udazkeneko Fasean - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/05/26
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Abadiño
Tokia
Errota Kultur Etxea