Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaiko Txapelketa

2018/12/14
Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bihar jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan, Miribillan, 17:00etatik aurrera. Finalistak Aitor Bizkarra Ruiz, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa dira.

Hainbat hedabidek egingo diote jarraipena finalari, eta zuzenean edo biharamunean eskainiko dituzte saioak.

Zuzeneko emanaldiak hurrengo kateek egingo dituzte:

  • www.bertsoa.eus ataria: saioa osorik zuzenean
  • www.eitb.eus ataria: saioa osorik zuzenean
  • Bilbo Hiria irratia: saioa osorik zuzenean
  • ETB4: saioa osorik zuzenean
  • ETB1: 21:00etatik aurrera, buruz-burukoa diferituan

Saioaren biharamunean, ostera, besteak beste, hurrengo hedabideek egingo dute jarraipena:

  • Hitzetik Hortzera, ETB1en: 15:00etatik aurrera, Bizkaiko Txapelketari buruzko saio berezia
  • Hitza Jolas, Euskadi Irratian: 14:00etatik aurrera, Bizkaiko Txapelketari buruzko saio berezia

                Twitter Facebook Instagram YouTube