Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Vidalek irabazi du Ondarroako goizeko saioa

2018/04/22
Lehenengo kanporaketa giro ederrean jokatu da Ondarroan; bertsozalez bete da gaztetxea.

Ondarroara heldu da gaurkoan bertsoaren trena. Goizean kanporaketa bat jokatu da, eta arratsaldean jokatuko da bigarrena, leku berean, gaztetxean.

Goizean kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Ruiz Urizar
  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Asier Galarza Garai
  • Nahia Ibarzabal Gisasola
  • Peru Vidal Gurrutxaga
  • Unai Mendiburu Valor

 

Saioko irabazlea Peru Vidal Gurrutxaga izan da, 179,5 puntugaz. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1.  Peru Vidal 179,5
  2. Arrate Illaro 178,5
  3. Asier Galarza 173,5
  4. Unai Mendiburu 165
  5. Aitor Ruiz 138,5
  6. Nahia Ibarzabal 134,5

 

Gaurko saioan gai emaile beharretan Olatz Larrinaga Caballero aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube