Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Balmasedan jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo saioa

2018/05/02
Klaret Antzokian izango da hitzordua 17:30ean; goizean eskolarteko sariketak jokatuko dira Balmasedan bertan.

Udabarriko Faseko hurrengo saioa maiatzaren 6an, domeka, jokatuko da Balmasedan. 17:30etik aurrera izango da, Klaret Antzokian.

Kantatuko duten bertsolariak, hauek izango dira:

Aritz Landetak eta Beñat Molinak lehenengoz kantatuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Xabier Sainz de la Maza Bilbao ariko da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatuko dute. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

Saiorako sarrerak Klaret Antzokian egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

Egun biribila

Egun osoko jaia izango da maiatzaren 6an Balmasedan. Bertsoarekin lotutako egitarau zabala egongo da:

  • 10:00. Eskolarteko idatzizko finala, frontoian.
  • 11:30. Eskolarteko bat-bateko finala Klaret Antzokian.
  • 13:30. Sari banaketa ekitaldia Klaret Antzokian.
  • 14:30. Bazkaria frontoian.
  • 17:30. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko saioa Klaret Antzokian.

Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Maiatzaren 3an, eguerdiko 12:00ak arte erosi ahal izango dira txartelak.

                Twitter Facebook Instagram YouTube