Ohiko galdera-erantzunak

Bertso Udalekuen inguruko galderarik baduzu? Aurtengo egoerak bestelako galdera batzuk sor ditzake. Ea zerrenda honetan galdera erantzunda topatzen duzun eta zure zalantza argitzen dugun.

 

1. Aukera izango dugu gure lurraldekoa ez den txanda batean izena emateko?

Mugikortasuna ahalbidetzeko eskaera ere luzatua diote Eusko Jaurlaritzari aisialdi taldeek, eta erantzunaren zain gaude. Uztailean udalekuetara joateko herrialdeen arteko mugikortasuna ofizialki baimenduta badago, Bertsozale Elkartetik desplazamendurako agiriak bideratuko dizkiegu partaideei.

 

2. Zein kasutan ez da kuota itzulketarik egingo? Zein kasutan bai?

Ohiko galderak

Kuota itzulketa salbuespen kasu hauetan egingo da:

  • Partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekuetara etorri; betiere mediku-agiria aurkeztuta.
  • Udalekuak hasi baino lehenago, lurraldetako administrazioek udalekuak baimentzen ez badituzte.
  • Mugikortasun eta bestelako baldintzak tarteko, udalekuak egiteko aukerarik ez badugu. Hau da: udalekuak hasi baino lehenago, udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartzen badugu .

Kuota itzulketarik ez da egingo behin udalekuak hasita.

 

3. Partaide batek COVID-19aren sintomak baditu, zer egingo dugu?

Haur edo hezitzaile batek COVID-19aren sintomarik balu, aterpetxea dagoen lurraldeko gobernuak zehaztutakoa egingo dugu. Lurralde eremuan ezarritako osasun arloko edo osasun publikoko dispositiboarekin harremanetan jarriko gara. Tokian tokiko lehen mailako arretako taldeak egin behar dio haurrari balorazio klinikoa eta eskatu behar du proba diagnostikoa, hezitzaile eta koordinatzailearen ardura izango dira jarraibideak betetzea.

(2020ko ekainaren 17ko dekretuan oinarritua)

 

4. Partaide batek pcr positiboa ematen badu, zer egingo dugu?

COVID-19aren kasu positiboa identifikatu ondoren, Bertsozale Elkartearen protokoloa jarriko da abian, eta une oro beteko dira osasun alorreko agintarien gomendioak. Hezitzaile eta koordinatzailearen ardura izango da jarraibideak betetzea, ez baitagokie aisialdiko profesionalei, ez kontaktuen azterketa egitea ez jarduera bertan behera utzi edo ez baloratzea. Eta gurasoekin, txandan gorabeherarik suertatuz gero, WhatsApp bidez zein e-posta bidez, zer gertatu den eta nola bideratzen ari garen azalduko dugu.

(2020ko ekainaren 17ko dekretuan oinarritua)

 

5. Udalekuetara joan aurreko egunetan sintomak izanez gero, zer egin behar dut?

COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du, eta ezin izango da udalekura bertaratu. Udalekuen koordinatzaileari eman beharko dio horren abisua. Ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun zerbitzuari eta PCRa negatiboa dela erakusten duen medikuaren frogagiri batekin bakarrik etor daiteke udalekuetara.

 

6. Txanda hasita udalekuetara sartzeko aukera egongo da?

Bai, partaidea konfinatuta egon bada. Gogoratu, kasu horretan PCRa negatiboa dela erakusten duen medikuaren frogagiri batekin bakarrik etor daitekeela udalekuetara.

 

7. Dietak, alergiak, botikak edo antzekoak baditut, zer egin behar dut?

Profesional baten ziurtagiriarekin batera ekartzen diren tratamenduak bakarrik onartuko dira. Hala bada, izena ematerakoan horren berri eman beharko da eta txandako zuzendariak jasoko ditu udalekuen lehenengo egunean.