2020ko Bertso Udalekuak: Begirale, zuzendari eta sukaldarientzako deialdia

Izena emateko epea: otsailaren 3tik otsailaren 24ra arte (biak barne).

Bertso Udalekuetan gurekin aritu nahi? Horretarako, dagokizun izen-emate orria bete [ITXITA]:

Hezitzaileek maiatzaren 9an Bertsozale Elkartearen egoitzan egingo den prestaketa saioan hartu beharko dute parte

Izen-emate fitxak kontutan hartuta, Bertsozale Elkarteko Aisialdi Batzordeak osatuko ditu txandetako hezitzaileen lantaldeak. Apirilaren 3a baino lehen emango zaie izena eman dutenei hautaketa prozesuko erabakiaren berri.

Maiatzaren 9an hezitzaileen prestaketa egingo da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Nahitaezkoa da bertan parte hartzea; hezitzaileen hautaketa egiterakoan kontutan hartuko da hautagaiak prestakuntzan egoterik ote duen.

Hezitzaileek lan kontratua izango dute udalekuak irauten duen epealdian, dagokien diru ordainarekin. 

Txandei buruzko informazioa:

ORIO (Gipuzkoa)

  • Uztailaren 2tik 11ra, Itxaspe baserrian (10 egun)
  • 15-16 urteko gazteen taldea

 ZUGARRAMURDI (Nafarroa)

  • Uztailaren 3tik 9ra, Graxiana sorginen aterpean (7 egun)
  • 12-13 urteko gazteen taldea

UITZI (Nafarroa)

  • Uztailaren 10etik 19ra, Uitziko aterpetxean (10 egun)
  • 13-14 urteko gazteen taldea

SOPELA (Bizkaia)

  • Uztailaren 21etik 30era, Ander Deuna ikastolan (10 egun)
  • 17-18 urteko gazteen taldea

 ZUHATZA (Araba)

  • Uztailaren 27tik 31ra, Zuhatza uharteko aterpetxean
  • 9-11 urteko gazteen taldea

* SOPELAn, ZUGARRAMURDIn eta ZUHATZAn ez da sukaldaririk behar

 

 

 

 

Informazio gehiago:

transmisioa@bertsozale.eus

943 69 41 29 (Esti Alberdi)