Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Urtarrilak 24, Korres

Mendialdeko BertsoLARRIak eta Gasteiozko Kakiturriko Gladioloreak

Korreseko tabernan elkartu gara afaldu eta kopla elegante batzuk botatzeko asmoarekin. Lehenik eta behin, afari goxoaz gozateko aukera izan dugu eta postrea gorputzean sartu eta gero bi taldeek beren koloreetako kamisetak jantzi eta gero bertso saioari hasiera eman diote. 

 

Etxekoek peluka, txano eta kuadrodun alkandorak soinean jantzita zituztela haien kopla idatziak kantatu dizkigute kitarra soinuaz lagunduta.

Agurraren erronda etorri da ondoren. Bertsolarriek konplementuak kendu eta musika elektronikoaz lagunduta aurkeztu dira eta Gladioloreek banan banan haien loretxoak aurkeztu dizkigute.

Kopla onak eta ez hain onak entzuteko aukera izan dugu, hori bai, giro zoragarriaz gozatu dugu momentu oro.

Behin bertso saioa amaituta eta epaimahaiak erabakia hartzen zuen bitartean bertsoariak rapeatzen hasi dira, pike handia sortuz. Entzuleek far galantak bota dituzte.

Gladioloreek 20 eta 4 irabazi diete BertsoLARRIei.

Irrikitan gaude hurrengo saioaz gozatzeko!

Hau da Mendialdeko bertso eskolako kideek prestatutako bertso sorta:

KUADRILLAK

I.

Gaur egungo kuadrillak

ezberdin ugari

batzuk betikoak eta

utzi berrik kabi

askotan euren beharrak

ez direnez nabari

baina zerbaitetarako

daudela hori argi

bestela galdeiozu

nere ondokoari

 

II.

Kuadrilla motetan dau

txikiteroena

potea hartzea da

haien plan onena

buruan txapela ta

tripa handiena

nahiko ondo pasatzeko

tragua behar duena

momentuz hau da jator

kuadrila gizena

 

III.

Gainera beti dago

eskola kuadrila

haien kasuan behintzat

konfidantza isila

badakitelako ta

zure iskanbia

orduan hobeago

mantentzea umila

bestela buelta eman ta

errieta pila

 

IV:

Bestalde ere badaude

bertsotan daudenak

hauek arratsaldean

gozatzen dutenak

askotan bertsoen ordez

jan ta jan onenak

baina lantzean behin

ba aritzen direnak

edo gehienak behintzat

saiatzen ahalmenak

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Umorea eta giro ona gailendu  dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

2020/01/28

Aurrekoan ostiralean hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko 3 saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Giro ederrean eta umorea protagonista izan zen saioetan, Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da

2020/01/23

Aramaio, Laudio eta Korresen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehen hiru saioak.

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2020/01/18

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/01/24
Ordua
21:00
Mota
Sailkapena
Herria
Korres
Tokia
Korreseko taberna