Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arabako 8 eskualdeak

Eskualdeak eta bertsolaritza

araba bertso kuadrilla artekoa eskualdeen mapa

Arabar Errioxa eskualdea

Arabar Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat. 5 kide.

Hiru bertsolari daude eta urtero 10 bertso-saio antolatzen dira.

Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 129 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Mendialdea eskualdea

Arabako Mendialdean bertso-eskola dago, Kanpezun, helduentzat talde bat. 7 kide.

Urtero 10 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.

Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu, Kanpezuko eskolan eta institutuan.

Guztira, 10-16 urteko 103 haurrek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Añana eskualdea

Añanan bertsozaletasuna gorantza doa euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik.

Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira 10-12 urte artekoekin, bertako ikastetxeetan.

Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Urtero 3 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Lautada eskualdea

Lautadan 3 bertso-eskola daude: Agurainen, Araian eta Zalduondon. Adin guztietako 25 lagun 6 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 6 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Agurain, Araia eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 225 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.

Gorbeia eskualdea

Gorbeialdean 3 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion eta Zuian. Adin guztietako 58 lagun 9 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 171 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Trebiñu eskualdea

Trebiñun Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuari esker abiatu da bertsolaritza.

Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.

Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira, herri mailan.

Lautada eta Mendialdeko umeekin batera bertso-barnetegi bat burutzen da.

Gasteiz eskualdea

Gasteizen 7 bertso-gune daude. Adin guztietako 101 lagun 15 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten 18 bertsolari daude eta urtero 55 bertso-saio inguru antolatzen dira.

17 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 1033 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.

Aiaraldea eskualdea

Arabako Aiaraldean bertso-eskola bat dago, Amurrion, helduentzat talde bat.

Lau bertsolari daude eta urtero 25 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 775 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.