Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 7, Gasteiz, Kakiturri

Kakiturriko Gladioloreak  eta L.P.R. Lautadako Phoemian Rhapsody

Rapsoda eta Gladioloreekin, bertso-saio ederra ostiralekoa

 

Ostiralean, otsailaren 7an, Gasteizko Kakiturri elkartean topaketa ederra izan genuen bertsozaleok. Kakiturriko Gladioloreek antolatuta, gau-jai alaia gozatu genuen bertaratu ginen 30 bat lagunok.

Afaria bukatu ostean, dena prest zegoen Lautadako Pohemian Rapsody eta Kakiturriko Gladioloreen arteko norgehiagokarako. Patxi Epelde gai-jartzailearen eskutik, ohartu gabe joan ginen bertsoz bertso.

Gladioloreen bertso idatziekin inauguratu zuen Bettok saioa. 26 urte bertsotan, bizitza erdia oin artean pausoka; orain arteko ibilbideari errepasoa egin nahi izan zion, eta bidaide izandako lagunei omenaldia egin zien, Felipe Zelaietaren gitarraren doinuan.

Gero etorri ziren bi taldeen aurkezpenak. Batetik, Kakiturrikoak Gladiokolorez bete ziren, eta argi utzi zuten Xabi Ricok, Juan Mari Juaristik, Asier Otamendik eta Ander Aranburuk ohituta daudela aurrera egiten, nahiz eta sarri erori lurrera, beti altxatzen.

Horren aurrean, ordea, Mikelats Jausoro, Eneko Fernandez de Landa, Beñat Cano, Ruben Sanchez eta Oier Arbina rapsodak ez ziren kikildu, eta beldurrik gabe erantzun zuten Gladioglorien garaia pasa zela, belaunaldi berria prest zegoela lekukoa hartzeko.

Ofizioetan, zortziko handian, migratzaileak erreskatatu nahi eta ezinean egon zen Mediterraneo itsasoan Oier boluntarioa; izan ere, aurrez aurre zuen Asier, portuko agintaritzako burua, migratzaileak porturatzea debekatzen ziona.

Zortziko txikian, Rubenek tirabirak izan zituen Juan Mari semearekin, sakelako telefonoa dela-eta.

Lau oinetan, Xabi Ricok hizpide izan zuen Ebaristo, Lautadako Kristo. Eta Enekok aukera aprobetxatu zuen afaria musu-truk nahi zuela botatzeko.

Bukaera emanda, Beñat eta Ander ibili ziren: lehena, trenbideak Lautadara ekarritako aldaketei buruz; eta bigarrena, martxoaren 3ko gertaerez.

Hasiera emanda, Juan Mari umoreaz, Zarautzez eta Gasteizez aritu zen. Rubenek, aldiz, hamaika ofizio, hamaika miseria esaerari buelta eman, eta argi utzi zuen gustura aritzen dela bere proiektuetan, eta horietan jarraituko duela.

Kartzelaren ariketan, hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratzen aritu ziren bi taldeak, eskutan zituztela laranja bat, kaio bat eta pakete berde argi bat. Rapsoden aldean, Oier, Mikelats eta Eneko; Gladioloreenean, Xabi Rico, Juan Mari eta Ander.

Azkenik, Jon Zelaieta gitarran lagun zutela, koplatan aritu ziren bertsolariak. Xabi Ricok, Anderrek eta Asierrek, dutxan zirela, haien pentsamenduak ere biluztu zituzten, eta urte berrirako asmoak betetzen ari ote ziren jakin genuen. Rapsoden txanda iritsi zenean, Mikelats, Ruben eta Eneko ezkongaien paperean sartu ziren, Elizak emandako ikastaroaren amaieran, gai edo ez gai ziren eztabaidatzen.

Agurren garaian, esker oneko hitzak izan zituzten denek, bai aurkariekiko, bai entzule eta laguntzaileekiko.

Eta azkenik iritsi zen epaia: Gladioloreak garaile. Borrokan jarraitzeko pasea irabazi dute.

 

Hau da "Bertso lagunak" taldeko kideek prestatutako bertso sorta:

 

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Kuadrillartekoaren hirugarren asteburuak bazterrak berotu ditu

Kuadrillartekoaren hirugarren asteburuak bazterrak berotu ditu

2020/02/10

Kuadrillarteko 3. asteburuko 4 saioak burutu ostean, azken eta erabakigarria izango den hurrengo asteburuko 3 saioei begira da liga. Lau saio joikatu dira Gasteizen, Kakiturrin, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolan. Asteburuko hotz-beroak kendu zituzten bertsolarien doinu eta errimekin. Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz), Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz), Konde Basoko Iluek (Aramaio) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Azken hau, A ligako garaile izan da eta beraz finalaurrekoetarako txartela lortu du, Agurainen kantatuko dute datorren otsailaren 29an.

Kuadrillartekoaren hirugarren asteburuak bazterrak berotu ditu - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen

2020/02/06

Lehen faseko hirugarren eta azkenaurreko asteburuan, lau saio jokatuko dira Gasteizen, Kakiturri Elkartean, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolako Etxe Zaharra Elkartean.

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2020/01/18

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/02/07
Ordua
20:30
Mota
Sailkapena
Herria
Gasteiz
Tokia
Kakiturri Elkartea