Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martxoak 7, 2. finalaurrekoa, Aramaio

Arabako bertso Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa burutu da Aramaioko udaletxean. Aramaioko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak lehiatu dira bertan. Izenbakuek gailendu da saioan, beraz Murgian, martxoaren 28an, jokatuko den finalean abestuko dute.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da

2020/03/08

Aramaion jokatu zen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 2. finalaurrekoa. Aramaioko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Murgian jokatuko den finalean abestuko du.

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da - Gehiago irakurri

Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa

Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa

2020/03/05

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan jokatuko da. Larunbat honetan, 19:30ean hasita, Aramaioko Izenbakuek taldea eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, martxoaren 28an izango den bigarren taldea zein izango den.

Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

2020/02/17

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2020/01/18

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/03/07
Ordua
19:30
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Aramaio
Tokia
Sastiña