Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hemen da 2020ko Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala

2020/09/30
Gerturatzen ari da 2020ko Kuadrillarteko finala. 3 finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute finala, Gasteizko "Sumendiola bete poto", Aramaioko "Izenbakuek" eta "Konde basoko iluek"

Une berezian dator Arabako kuadrilla arteko finala. Nahi genuekeen besteko festa ez da izaterik izango aurtengoan. Baina bertsoaz gozatzeko aukera emango digu egunak.

Murgiako Palatu kirol eremuan izango da.



12etan, eguerdian, Arabako bertsolari gaztetxoen XXV. Eskolarteko finala



17:00etan SUMENDIOLA BETE POTO, IZENBAKUEK eta KONDE BASOKO ILUEK taldeen arteko FINALA. 

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eta egunean bertan. Aforo mugatua izango du.

Bazkideak eta  8-16 urte bitartekoak 4€, gainontzekoak 6€.

 

Urtarrilean hasitako Kuadrilla artekoari irailean helduko diogu berriz, behar diren segurtasun neurriak hartuz: 

-Aforoa mugatua izango da.

-Saioa baino ordu erdi lehenago zabalduko da aretoa, zaleak era mailatuan sartu eta aterako dira ekitaldira, pilaketarik ez sortzeko.

-Jendarteko distantzia mantenduz lekutuko dira jarlekuak eta ez da hauek mugitzeko aukera izango. Jarlekuak saioa aurretik eta ondoren garbituko dira. 

-Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.

-Maskara jarrita izan behar da uneoro. 

-Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.