Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2020 Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo diogu

2020/07/07
2020 martxoan Kuadrillartekoa atzeratzeko beharra izan zen osasun larrialdiaren eraginez. Azken finalaurrekoa eta finala geratu ziren burutzear. Ondo bidean irailean helduko zaio berriro martxoan utzitako Kuadrillartekoari.

Bigarren faseko bi saio jokatuta, 3. finalaurrekoaren faltan geratu ginen martxoan eta beraz finala erabakitzear geratu zen. Finalaurrekotan, finalerako 2 talde sailkatu ziren. 

Finalaurrekoak honela geratu ziren:

Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten, Sumendiola bete poto Gasteizko taldea gailendu zen.

Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Aramaioko Izenbakuek taldea gailendu zen.

Eta hirugarren finalaurrekoa irailaren 26an aurreikusten da Amurrion, Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz)

Behin azken finalaurrekoa jokatuta jakingo dugu zein izango den finaleko hirukotea, urriaren 10ean, Murgian,  Sumendiola bete poto eta Izenbakuek taldeekin batera. 

Informazio gehiago eta zehatzagoa irailean izango dugu!