Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Paula Amilburu Izargarai

Aramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. Bertxoko irratsaioaren esataria da. Plazaz plaza dihardu. Bertso udalekuetan begirale, bertso-eskola irakasle eta hezkuntza arautuan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Araia, otsailak 9

Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Anai arrebak zarete, MANEX neska, eta PAULA mutila. Parrandara etxetik irteterakoan gurasoek, zuri MANEX kontuz ibiltzeko esan dizute, zuri PAULA ondo pasatzeko.

Paula Amilburu Izargarai, Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia

Lehengusuak/lehengusu-lehengusinak zarete. Lehengusu afaria izan duzue gaur eta izeba baten etxean egin behar duzue lo. Izebaren etxeko giltzak galdu dituzuela ohartu zarete portalean.

Paula Amilburu Izargarai, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia

Bikotea zarete. PAULA, IÑAKI lanetik gero eta beranduago hasi da iristen. PAULA gaur esna itxarotea erabaki duzu, atea ireki berri du.

Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak

1.Denda txikietan zuk erosten al duzu? 2.Herriko denda asko ixten ari dira,

Paula Amilburu Izargarai Bakarka, gaia emanda

Buelta asko eman ostean, urtetan familiako baserria izan dena saltzea erabaki duzu.

Paula Amilburu Izargarai Bukaerako agurra

Dulantzi, martxoak 16

Beñat Garaio Mendizabal, Paula Amilburu Izargarai 10eko nagusia
PAULA jai batzordeko kidea zara, eta BEÑAT kultura zinegotzia. PAULA, herriko jaiak antolatzen hasteko, BEÑATekin elkartu zara jaietako aurrekontuari buruz hitz egiteko. Zinegotziaren proposamena da aurten aurrekontu gehiena kontzertu batean gastatzea kanpoko jendea erakartzeko.
Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak
1. MEMORIAN DAUKAGU HAINBAT GERTAKARI, 2. IRAGANEKO GUDAK BERRIZ DIRA BUELTAN, 3. PAUSOKA IRISTEN DA BETI HELMUGARA,
Paula Amilburu Izargarai Bakarka, gaia emanda
Beldurra gainditu duzunetik, zure umoreak hobera egin du.