Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihane Perea Perez de Mendiola

12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen.   Euskal Herriko Eskolartekoan 3 aldiz partaide. San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan hiru aldiz txapeldun. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan txapeldun Lautadako taldearekin, beste plazetan kantatzeaz gain. 2005, 2009 eta 2013an Txapelketa Nagusian partu hartu du.  Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 16

Oihane Perea Perez de Mendiola, Aroa Arrizubieta Barredo 8ko txikia
Lagunak zarete. Eguneroko estresagatik ihes egin behar zenutela eta, nekazalturismo batera joan zarete egun batzuk pasatzera. Bertara heldu eta mugikorrean estaldurarik ez dagoela ikusi duzuenean larritu egin zarete.
Oihane Perea Perez de Mendiola Puntuari erantzunak
Natura babesteko badugu erronka, Egin beharko dugu denok ahalegina,
Oihane Perea Perez de Mendiola Bakarka, gaia emanda
Lan elkarrizketa batetik atera zara. Ama izateko asmoa duzun galdetu dizute.

Dulantzi, martxoak 16

Aroa Arrizubieta Barredo, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko nagusia
OIHANE adin txikikoentzako harrera etxe batean dagoen nerabea zara eta AROA bertako hezitzailea. OIHANE atzo ihes egin zenuen eta gaur harrapatu eta harrera etxera itzularazi zaituzte. AROA atean dago zure zain.
Iñaki Viñaspre Simon, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko txikia
Bikote nagusia zarete. IÑAKI gidabaimena ezin berriztu izan duzunez, zuen autoa saldu eta gidabaimenik gabeko autoa erosi nahi duzu. OIHANE zuri ez zaizu ideia bat ere gustatu.
Oihane Perea Perez de Mendiola, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia
RIKARDO eta OIHANE, gurasoak zarete. Zazpi urteko semeak galdetu dizue umeak nola sortzen diren, nola azaldu pentsatzen hasi zarete.
Oihane Perea Perez de Mendiola Bakarka, gaia emanda
Beldurra gainditu duzunetik, zure umoreak hobera egin du.

Gasteiz, martxoak 30

Oihane Perea Perez de Mendiola, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia
Seminario berean ikasi zenuten apaizak zarete. Urte askoan apaiz ibili ondoren eliza uzteko erabakia hartu duzue. Apezpikuarekin hitz egiteko zain zaudete.
Oihane Perea Perez de Mendiola, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia
Zu XABI yoga irakaslea zara. OIHANE ikaslea yoga klasean estresatu egiten dela esanez hurbildu zaizu
Oihane Perea Perez de Mendiola, Aroa Arrizubieta Barredo Sei puntuko motza
Zuek pisua konpartitzen duzuen ikasleak zarete. 5000 piezako puzzle bat oparitu zizueten, Picassoren Gernika koadroa, eta astebete daramazue ia etxetik irten gabe.
Oihane Perea Perez de Mendiola Bukaerako agurra