Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Aitor Irastortza Arrizurieta

(Azpirotz, Larraun, 1991) Gasteizen, Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan lizentziatua. Lan ezberdinetan aritua, baina aisialdiko begirale gisa gehienbat. Inguru bertsozalean bizitakoa betidanik, baina Larraungo Bertso Eskolaren bidez bertso-sektan sartua. Jendaurrerako saltoa Bardoakekimenean emana eta gerora, Izeta sariketan parte harturikoa. Gaur egun, Nafarroako eskoletan bertsolaritza irakatsiz dabil. 2017ko txapelketako kanporaketan parte hartu zuen.

Biografia osoa BDBn