Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Bertso giro ederra Elizondon Bardoen eskutik

2014/03/17
Aurrera segitzen du Bardoak taldekako ekimenak, asteburu honetan saio bakarra izan da, Elizondon. Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko haundiena taldeetako kideek abestu zuten bertan. Datorren asteburuan atseden hartuko dute bardoek eta martxoko azken asteburuan amaituko da bigarren fasea, lau saiorekin.

Ostiralean Elizondoko Intza Ostatuan Bardoak taldekako txapelketako saio berria egin zen. Lepo bete zen ostatua, 60 lagun baino gehiagok bertatik bertara segitu zuten saioa. Horren ostean, merendu goxo bat dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Elizondo. Bertsozaleak

Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena izan ziren kantuan. Saioa bizia joan zen, eta ostatuko giro beroak lagundu zuen bertsolarien jardunean. Baztandarren taldean Xabi Maia, Kotte Plaza eta Oier Amiano aritu ziren kantuan, eta lesakarren aldetik, berriz, Maddalen Lopez, Eneko Fernandez eta Iban Garro.

Elizondo. Zortziko haundiena

Azkenean, jokoan zegoen puntua etxean gelditu zen, baztandarrentzat izan zen saioa. Bi taldeok bueltako saioa izanen dute martxoaren 29an, Igantzin eginen den bertso-afarian.

Elizondo. Bertsolariak

Bardoak taldekako ekimenak atseden hartuko hurrengo asteburuan. Martxoaren azken asteburuan jokatuko dira bigarren faseko azken saioak. Lau saio jokatuko dira asteburu horretan, Leitza, Igantzi eta bi Iruñean. Horien ostean jakinen da zeintzuk diren apirilaren 12an Lesakan jokatuko den finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio