Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Faseak eta sailkatzea

Final zortzirenak

 

Hogeita hamasei bertsolarik jokatuko dute fase hau: Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik sailkatu diren hogeita hamar bertsolari eta 2011ko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetara sailkatu ziren baina finaletik kanpo geratu ziren sei bertsolari. Seina bertsolariz osatutako sei talde dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien batzen dituzten hamazazpi bertsolariekin osatuko dira final laurdenetako taldeak.

 

Final laurdenak

Hogeita hamar bertsolarik jokatuko dute fase hau: 2011ko azken Gipuzkoako Txapelketan finalera sailkatu eta aurtengo txapelketan izena eman duten zazpi bertsolariak eta final zortzirenetatik sailkatuko diren hogeita hirurak. Seina bertsolariz osatutako bost talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.

 

Finalaurrekoak

 

Final laurdenetatik sailkatzen diren hemezortzi bertsolariak lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako hiru talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta puntu gehien batzen dituzten bost bertsolariekin osatuko da finala.

 

Finala

Finalaurrekoetatik sailkatuko diren bertsolarirekin jokatuko da finala. Zortzi bertsolarirekin emango zaio hasiera jardunari, eta puntu gehien metatzen duten bi bertsolarien arteko lehiarekin amaituko da.