Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Eneko Abasolo 'Abarkas' nagusitu da Sestaoko kanporaketan

2016/10/22
Bigarren kanporaketa irabazita, finalaurrekoetarako txartela lortu du iurretarrak; Sestaoko musika eskolako aretoan giro ederra nagusitu da udagoieneko kanporaketan.

150 bertsozale elkartu dira Sestaoko musika eskolako aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko bigarren kanporaketan. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak:

  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Asier Galarza Garai
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Josu Landeta Egurrola
  • Peru Vidal Gurrutxaga

447 puntugaz Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'-ek irabazi du gaurko saioa, eta hori lortuta, finalaurrekoetarako txartela lortu du. Markina-Xemeingo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 19an. Gaur kantatu duten beste bost bertsolariek puntuazioz sailkatzeko aukera edukiko dute. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 447
  • Arrate Illaro Etxebarria 431
  • Peru Vidal Gurrutxaga 426
  • Asier Galartza Garai 411,5
  • Inazio Vidal Gurrutxaga 409
  • Josu Landeta Egurrola 406

 

Gaurkoan gai emale beharretan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar basterretxea Olarreaga aritu da.

 Twitter ikonoa fb